Haritza landatu ostean, hamaiketakoa egitera joan dira Udalako elkarte gastronomikora. Mokadutxoa egin dute bertan, eta salda berorik ez da falta izan. Egunarekin amaitzeko, Iglesiasen gertukoenak bazkaria egingo dute gero.
Bestalde, astelehenean, otsailak 28, beste ekitalditxo bat egingo dute gaztetxean, Iglesias hil zela urtebete beteko den egunean. Haren omenez egindako muralean lore eskaintza egingo dute eta bi lagunek aurreskua dantzatuko dute, 19:00etan.