Fagorreko zuzendari bat, 100 finantza-zuzendari onenen artean

Leire Kortabarria 2011ko otsailaren 25a

Augusto Aranetari, Fagor Etxetresnen finantza-zuzendariari, A los 100 mejores directores financieros delako saria eman dio Actualidad Económica KPMG zerbitzu profesionalen eta aholkularitza enpresaren aldizkariak. Horrela, Hego Euskal Herriko eta Espainiako 100 finantza-zuzendari onenen artean kokatzen du.

 

Sari horrekin, "enpresa munduan egindako lana eta ardura profesionala" aitortzen da, eta "krisi ekonomiko garaian zuzendarien rol erabakigarria" nabarmendu nahi da.
Actualidad Económica-ren 100 zuzendari onenen zerrenda joan den eguaztenean argitaratu zen, eta Hego Euskal Herriko eta Espainiako 2.000 enpresa baino gehiagoko zuzendariak hartu dituzte kontuan aukeraketa egiteko. Helburua da "finantza-funtzioan bikaintasuna" saritzea.

Augusto Aranetaren ibilbide profesionala baloratu dute, eta "enpresan izan duen meritua" aintzat hartu dute.

Fagor Arrasaten hasi zen

Araneta Ordizian jaio zen 1960an, eta Ekonomia Zientziak ikasi zituen, Ogasun Publiko espezializazioan. Ikasbiden Enpresa Zuzendaritza masterra egin zuen.

Fagor Arrasate kooperatibako finantza-zuzendaria izan zen 1988tik 2000ra arte, eta ordutik 2003ra arte, Fagor Arrasate USAko zuzendari orokorra izan zen.Hori eta gero, Maier S. Coop Taldeko finantza-zuzendaria izan zen 2007ra arte. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak