Martxoaren 3ra arte ez dute zabalduko Garibai etorbidea

Ubane Madera 2011ko otsailaren 25a

Martxoaren 3a, eguaztena. Horixe da Udaleko Obra eta Zerbitzu Sailak zehaztu duen eguna Garibai etorbidea atzera ere zabaltzeko. "Aste hasieran izandako eguraldiak eta lanen ezaugarri teknikoek obraren iraupena luzatzea eskatuko dute", azaldu dute. Horrek esan gura du, besteak beste, autobusaren geralekuak tokiz aldatuta segituko duela.

Atzo iragarritakoa konfirmatu egin da eta dagoeneko jakin badakigu pare bat egunez atzeratuko dela Garibai etorbidearen irekiera.

Eta batez ere, autobusaren zerbitzuan eragingo du horrek. Izan ere, eguaztenera arte, Nafarroa etorbidean hartzen segitu beharko dira Aretxabaletara, Eskoriatzara edo Gasteizera doazen autobusak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak