Aratusteetako kartel irabazlea, Aretxabaletara

Oihana Elorza Gorostiza 2011ko otsailaren 24a

Izaro Sanchez Sanchez aretxabaletarrak irabazi du Aratusteetako kartel lehiaketa. 50 lan aurkeztu dituzte guztira, nagusiek zein gaztetxoek egindakoak eta epaimahaiak erabaki du Izaro Sanchez izatea irabazlea. 400 euroko saria irabazi du aretxabaletarrak.

Joan den urtean 41 lan aurkeztu zituzten eta aureten, 9 gehiago: 50 guztira, eskuz zein ordenadorez egindakoak. Udaleko kultura departamentutik adierazi dutenez, San Juanetako kartel lehiaketara baino jende gehiago aurkezten da, normalean, Aratusteetako lehiaketara, “gehien bat ume gehiago aurkezten direlako”.

Laster egitarauak

Atzo bertan (eguaztena) hartu zuen erabakia epamahaiak eta gaur eramango dute lan irabazlea inprentara. Irudi horrek Aratusteetako kartel nagusia eta eskuko egitarauan agertuko da. Egitarau horrek, Aratusteeko zapatu, domeka eta martitzeneko hitzorduak jasoko ditu. Laster banatuko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak