Itxuratuta dute dagoeneko Garibai etorbidea. Excavaciones Arrasate enpresak hormigoi botata dauka. Bihar, Cespako langileek garbitu eta guztia gertu utziko dute brea botatzeko. Eta hori datorren astearen hasieran egingo dute. Behin brea botata zabalduko dute etorbidea, “ahal bada, aste hasieran”, obrako ordezkariek esandakoaren arabera.
Autobusa, Nafarroa etorbidean
Horrek esan gura du, harik eta etorbidea itxi arte, desbideratuta segituko dutela Lurraldebusen hainbat autobusek. Adibidez, Aretxabaleta, Eskoriatza edo Gasteizerako autobusa Nafarroa etorbidean hartzen segitu beharko da, Hotel Mondragon-en aldamenean, Saiolanen parean.
Zazpi zulo
Zazpi bat zulo konpondu dituzte Garibai etorbidean. Obrako ordezkariak esandakoaren arabera, zoruaren azpian harria ez zegoen behar bezala botata. Obra-hondakinak zeuden sartuta, baina ondo landu barik. “Lehehengo urtean ondo eutsi zion, baina denborarekin, zorua egonkortzen joan den neurrian, zuloak agertu dira”, argitu dute obrako ordezkariek.