Kooltur ostegunak ekimeneko lagunek aurreratu dute, kontzerturako sarrerarekin batera diskoa oparituko dutela Hesian taldeko kideek.
Boiseko ikastolako doinua
Bitxikeria bezala esan behar da, AEBetako Boiseko ikastolako abestia egin berri dutela nafarrek.
Bestalde, martxoko eguenetako kontzertuak dagoeneko antolatuta dituzte Kooltur ekintzakoek. Hurrengo kontzertuak izango dira: Norman, Anari eta Batusi, besteak beste.