5-10 pertsonako taldetan parte hartu ahal izango da zapatuko ginkana erraldoian. Izena egunean bertan eman behar da, 17:00etan bertan azalduta. Eta adi ibiltzea komeni da, ze talde kopuru mugatuak parte hartu ahal izango duenez, izena lehenengo ematen dutenek jokatuko dute ginkana.
Txatxilipurdi elkarteak iragarri duenez gainera, saria ere gertu dute: "Ginkanako froga guztiak bizkorren gainditzen dituen taldeak sari bikaina irabaziko du".
Gazte-gunea egin bitartean
"Aste bukaeretan eta erdigunean azken urteetan antzemandako aisialdi eskaintzaren hutsunea bete" nahi dute Txatxilipurdi elkarteak eta Arrasateko Udalak Erdigunea Piztu ekimenaren bitartez. Euren asmoa da erdiguneko gazte-gunea abiarazi artean jarraitzea asteburutako aisialdia lantzen: "Erdigunean, gazteentzako euskarazko, aisialdi eskaintza, parte hartzailea gauzatzeko" helburuarekin.