Aratusteetako bazkarirako txartelak oraindik salgai, Monte eta Kajoi tabernetan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko otsailaren 23a

Aratusteetako jai batzordeak jakinarazi du oraindik ere martxoaren 5ean Uarkapen egingo den herri bazkarirako txartelak salgai daudela. Iluntz eta Basatik tabernetan agortu dira dagoeneko baina Monte eta Kajoi tabernetan txartelak geratzen dira oraindik.

 

Gaur bertan, hilak 23, 70 txartel inguru geratzen dira bai Monte eta bai Kajoin. Gogoratu, txartelak 20 eurotan daude salgai eta jai batzordeak iragarri duenez, menua ez da azken urteetako bera izango. Bazkalostean sariak egongo dira mozorro, karroza eta taberna onenari.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak