BAZerako langile izan gura dutenen kasuan, honako baldintzak bete beharko dituzte: , Eskola Graduatua, LH 1 edo baliokidea izatea, eta besteak beste 3. Hizkuntza eskakizunaren pareko jakintza.
Oposizioak
Oposizio erako azterketak egingo ditu Udalak BAZerako aurkeztu direnak onartu edo baztertzeko, eta honako frogak gainditu beharko dituzte: euskara azterketa, proba teorikoa, ofimatika azterketa (Word, Excel, Acce, Outlook eta Internet-en erabilera) eta elkarrizketa.
Igeltseroak
Igeltseroen lan-poltsan sartzeko, berriz, honako baldintzak bete beharko dira: Eskola Graduatua, LHI edo baliokidearen tituluaren jabe izatea eta besteak beste, B1 gidatzeko baimena.
Eta bi proba gainditu beharko dituzte: ariketa praktikoa eta euskara.