Azken asteburu honetan Arrasate herriari buruzko ekintzak egingo dituzte neska-mutikoek.Bertako jaiak, kondairak eta jolasak landuko dituzte hezitzaileek gerturatzen diren haur, gazte eta gurasoekin. Herensugearen puzzle erraldoia, eta beste hainbat gauza egiteko aukera egongo da. Eta azken orduan, gurasoekin, taloak nola egin ikasi eta egin ondoren, jateko aukera izango dute gerturatzen diren guztiak.
Gogoratu azken orduan guraso edo heldu baten parte hartzea ezinbestekoa izango dela, haurrak parte hartu ahal izateko. Bigarren asteburuan landatutako loreak ere zozketatuko dira ludoteka ibiltarian parte hartu duten guztien artean.