Niños Velcro eguen honetan gaztetxean

Maider Arregi 2011ko otsailaren 22a

Kooltur Ostegunak ekimenaren barruan, eguen honetan, Madrileko Niños Velcro taldearen funk fusio doinuak entzuteko aukera izango da gaztetxean, 22:00etatik aurrera. Línea de planetas izeneko diskoa kaleratu berri dute eta Arrasaten, Euskal Herrian egingo duten emanaldi bakarrean, aurkeztuko dute.

Niños Velcro taldearen musika, pentsaera eta sentimendua fusio ikaragarria da. Funk erritmoetatik abiatuta, reggaean barneratu, latin eta sambatik pasa eta metalarekin oihu egiterainoko doinuekin datoz, jungle estiloko elektronikarekin dantza zoroa egin eta lurjota gelditu arte.

Ikuskizun ikaragarria da, dantzari eutsi ezinekoa eta oso dibertigarria. Ibilbide emankorra egin dute orain arte eta hainbat musika lehiaketa irabazi dituzte (Eliparock, Pasión Rock, Alterna Music Festival). Línea de planetas izeneko diskoa kaleratu berri dute eta Arrasaten (Euskal Herrian egingo duten emanaldi bakarrean) aurkeztuko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak