Euskalmeten iragarpenari dagokionez, berriz, zerua oso hodeitsu edo estalita agertuko da. Gaur eta prezipitazio txiki-ertainanegingo du. Eta euriaz gainera, haizea ere kontuan hartu beharko dugu gaurko egunean, izan ere, ipar/iparmendebaldeko haize ahul-bizia ibiliko da, bolada gogorrekin eta oso gogor batzuekin mendi inguruetan goizaldean.
Tenperaturei dagokienez, hor bai aldaketa. Goizean sumatu dugu epeltasun handiagoa, izan ere, tenperatura minimoek gorako joera hartuko dute gaur.
Bihar, hobeto
Bihar, berriz, hobetzera egingo du egunak. Goizaldean oraindik ere euri arriskua izango den arren, arratsalderako atertu eta argitze aldera egingo du. Tenperaturetan ez da aldaketarik izango.