Juan Mari Agirreurretan ordenagailu eramangarria aurrean duela aritzen da esaldi palindromoak egiten, "telebista ikusten dudan bitartean, adibidez". Aitor Bengoak, berriz, arbela eta erraz borratzen de errotulagailua erabiltzen ditu; "lehiaketa honetara bi esaldi aurkeztu ditut eta biak margotzen nenbilen bitartean egin nituen".
AEDk badu asmoa bigarren lehiaketa antolatzea, eta Agirreurretak eta Bengoak jedea animatu gura dute parte hartzera.