Goiz osoan zehar Seber Altubera gerturatu zirenak letxugak, zerbak, baserriko ogia eta tankerako produktuak eskuratzeko aukera zabala izan zuten. Zapatuan Tolosatik eta Bergaratik etorritako bi baserritarren produktuak ere egon ziren salgai. Ohiko produktuetatik at, tolosarrak etxean egiten duten sagardoa ekarri zuen; Bergararrak berriz, baso-mintegitian hazten dituen zenbait basalandarerekin etorri zen Seber Altubera.
Hilero egiten den zozketan Rufina Olasagasti arrasatearrari egokitu zitzaion Bedoña Auzoko Bidasoro baserriak prestatutako produktu sorta.