Amerikar doinuak Arrasate eta Leioako Big band-en eskutik

Imanol Gallego 2011ko otsailaren 20a

Arrasate eta Leioako Big Band-ek egubakoitzean hasiera eman zioten aurten Amurriorekin batera izango dituzten elkartruke musikalei.

Arrasatekoek berotu zuten lehen kontzertu hau. Horretarako, etxekoak programa arin batekin hasi ziren, jazz, blues eta horrelako doinuek antzokia berotu zuten. Ondoren, Leioakoek ia ordu beteko saioa eskaini zuten.

Swing eta jazz doinuekin kontzertu entretenigarri bat eratu zuten. Horrez gainera, bi taldeek ekitaldia borobiltzeko abeslari bakoitzaren laguntza izan zuten. Hiru herrien arteko bira honen hurrengo zita Amurrion izango da eta gureak izango dira bigarren kontzertu horren protagonistak ekainaren 22an.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak