Zapatuan itxita Garibai etorbidea

Ubane Madera 2011ko otsailaren 18a

Maala eta Biteri bidegurutzearen arteko errepide zatian dauden zuloak konpontzen hasi dira. Otsailaren 28ra arte luzatuko dira obrak. Eta lanak egin ahal izateko, etorbide hori bihar, zapatua, itxi egingo dute zirkulaziora. Ondorioz, Aretxabaleta, Eskoriatza edo Gasteizerako autobusa Nafarroa etorbidean hartu beharko da, Hotel Mondragon-en aldamenean kokatuko dute.

Beste noranzkoan doazen autobusak, berriz, hau da, Bergarara, Eibarrera edo Donostiarako noranzkoan pasatzen diren autobus-zerbitzuek ez dute aldaketarik izango; beraz, geralekuak leku berean segituko du: Laubide aurrean.

Parkinga, berdin

Eta ez dute aldaketarik izango, ezta ere, Biteriko lur-azpiko aparkalekua erabiltzen dutenek. "Sartu betiko lekutik sartu ahal izango dira parkingera, eta irten, berriz, Biteritik irteten segitu ahal izango dute, ze justu zati horretan ez dute arazorik izango", adierazi du Moises Altunak, Udaleko Obra eta Zerbitzuak Saileko teknikari-buruak.
 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak