"Zubi solidoa da, eta inportanteena da alde biak lotzen dituela; polita den edo ez, gustu kontuak dira", adierazi du alkateak.
Urbanizazio berriak
Eta halaxe da, dagoeneko lotuta daude Gelma eta Zaldibar guneak. Albo biak berri-berriak dira, batean urbanizazio eta etxe berriak egiten dabiltza eta martxoan bukatu gura dituzte lanak. Eta bestean, parkea bukatu berri dute eta Udaltzaingoaren eta Txatxilipurdiren egoitza berriak ere hantxe kokatu dituzte.