Zuzeneko musika
Antzezlanean hiru aktorek parte hartuko dute: bi gizonek –Eloi Beato eta Josean de Migel– eta emakume batek –Angeles Argudo–. Gainera, taula gainean musika zuzenean joko duen musikari bat egongo da: Alejandro Ruiz de Azua Alex.
Ordubete pasako iraupena
Joan-etorriko istorioa da Historias canallas, gure bizitzan hain konplexuak eta funtsezkoak diren alderdietan sakontzen duena: adibidez, maitatzea eta ez maitatzea, irabaztea eta galtzea, jaiotzea eta hiltzea.
Ikusle nagusiei zuzenduta dagoen antzezlana da. 2010eko urrian estreinatu zuten Kunka taldekoek lana, Elorrioko Arriola aretoan, eta ordubete eta 20 minutuko iraupena du. Arrasateren ondoren, Getxon eta Basaurin aurkeztuko dute lana gasteiztarrek.