Gaurtik Musakolako eta Santa Teresa, Obenerreka eta inguruko goiko auzoetako bizilagunendako askoz ere errazago eta atseginago izango da ospitale-gunera edo Lanbidera joatea. Gelmako zubi berriak bide zuzenagoa eskaintzen die haiei, eta jakina, baita Gelmako urbanizazioko bizilagun guztiei ere.
Gauez, koloredun argiak
Zubi bitxia da, gainera, gaur zabalduko dutena; bereziki itxura modernoa daukalako. Eta are bitxiagoa izango da gauez, aldatzen doazen koloredun argiekin argiztatuko dutelako: urdin, more, zuri, gorri… agintarien aukeran.
Zubiaren ezaugarriei dagokienez, 2,50-2,80 metroko zabalera dauka, 22 metro luze den pasabidea, 80 tona pasako pisua, zoru ez labainkorra (aglomeratuz egindakoa, egurra labainkorragoa delako), kristalezko baranda, eskudel oxidaezina eta argiztapen bikoitza.
Pergoladun parkea
Zubia berria izateaz gainera, berria da, baita ere, zubiaren beste aldean eraiki duten parkea. Eta nahiz eta hura lehenagotik zabalik egon, seguru aurrerantzean jendetsuago eta biziago bilakatuko dela inguru hura.
Parke berriak ere baditu bere berezitasunak; deigarriena, zela ez, egurrezko pergola, parkea alderik alde zeharkatzen duena. Gainera, parkearen amaieran, errepide bazterrean ondo-ondoan dago kokatuta autobus geralekua. Beraz, irisgarritasunean ere asko irabazi du Zaldibar-Nafarroa etorbidea gune guztiak.