Arrasateko Gaztetxeak eta Askapenak Mexikori buruzko ekitaldiak antolatu dituzte

Arantzazu Ezkibel Galdos 2011ko otsailaren 17a

Aste bukaeran Mexikoren gaineko eskaintza izango da Arrasateko Gaztetxean. Gaztetxeko lagunek Debagoieneko Askapeneko lagunekin elkarlanean antolatu duten jaialdi alternatiboa izango da.

Zapatuan, 22:00etan kontzertua eskainiko dute La Mejicana Clandestina taldeko kideek. Gaztetxean dantzan jarriko dute.

Domekan, dokumentala

Domekan, ostera, 18:00etan, Zapatistas. Cronica de una rebelión dokumentala eskainiko dute Gaztetxean bertan. Bi ordu irauten du aipatutako dokumentalak eta indigenen altxamendua azaltzen du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak