Bestalde, gogora ekarri dute, baita ere, aurtengo kuotak ordaintzeko epea zabalik dagoela eta martxoaren 4a dela azkeneko eguna. Zortzi euro ordaindu behar dituzte bazkideek, eta beharrezkoa izango da hori ordaintzea Abaroak antolatzen dituen ekintzetan parte hartzeko.
Bulegoetan
Horren harira, abisatu dute aurten kuota ordaintzeko, derrigor bulegotik pasa beharko dela, ezin izan dituztelako prestatu banketxeetatik pasatzeko zerrendak.