Kanpoko gonbidatuen artean, berriz, Tolosatik ahuntz-gazta ekarriko dute, Zarauztik landare ekologikoak eta gertuagotik, gure ibarretik alegia, Bergaratik fruta eta baso-landareak eta Aretxabaletatik haragi ekologikoa.
Hurrengoa, martxoaren 19an
Bestalde, ohi moduan, 13:30ak inguruan baserriko produktuz osatutako otarra zozketatuko dute azokan parte hartzen dutenen artean. Egunean bertan entregatuko diote otarra. Baserritarren azokarako hurrengo hitzordua martxoaren 19an izango da.