Niños Velcro taldea, Kooltur Ostegunetan

Mireia Bikuña 2011ko otsailaren 17a

Madrilgo taldeak zuzenekoa egingo du hilaren 24an Arrasateko gaztetxean, 22:00etan. 'Línea de planetas' izeneko diskoa kaleratu berri dute eta Arrasaten –Euskal Herrian egingo duten emanaldi bakarrean– aurkeztuko dute.

Niños Velcro taldeak musika, pentsaera eta sentimendu fusio ikaragarria dauka. Funk erritmoetatik abiatuta, reggaean barneratu, latin eta sambatik pasa eta metala ukituko dute, jungle estiloko elektronikarekin dantza zoroa egin eta lurjota gelditu arte. Ikuskizun ikaragarria da, dantzari eutsi ezinekoa eta oso dibertigarria. Ibilbide emankorra egin dute orain arte eta hainbat musika lehiaketa irabazi dituzte, besteak beste, Eliparock, Pasión Rock, eta Alterna Music Festival lehiaketak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak