Monterrongo eszenatokia biziberritu dute gazteek

Ubane Madera 2011ko otsailaren 16a

Erabili deigun lelopean, Arrasateko Helduen Heziketako 20 bat ikaslek Monterrongo eszenatokia oinarri hartu eta artelana osatzeko erabili dute gaur, eguaztena. Garaion Naturartea proiektuaren barruan ohi duten moduan, naturak emandako elementuak erabilita, instrumentu musikalez bete dute Monterrongo eszenatokia, gazteen ustez, gutxiegi erabiltzen den eszenatokia delako.

Hala, gitarrak, mikrofonoa, arpa, bafleak… egin dituzte egurrak, lastoa eta batez ere, soka erabilita. Gustura ibili dira gazteak halako ekimen kuriosoan.

Hurrengoa, martxoan

Garaion Naturartea proiektuaren hurrengo hitzordua martxoan izango da, Arizmendi Ikastolako DBH mailako 60 bat ikaslerekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak