Irrati-zaleek uhinak dantzan jarriko dituzte, domekan

Ubane Madera 2011ko otsailaren 16a

Uhinen bitartez bestelako irratizale batzuekin berba egiteko asmoarekin Gatzaga-Gain ingurura (Marisa jatetxe ondora) joko dute Arrasateko Irratizale Kultur Elkartekoek domekan.

Euren antena eta komunikazio ekipoak aldean hartu, eta asmoa dute ahalik eta urrutiren bidaltzeko hemengo uhinak. "Bi ekipo muntatuko ditugu, bata VHFn transmititzeko eta bestea HF bandan transmititzeko. Lehenengoa erabilita, propagazio troposferikoaren bitartez, 1.000-2.000 kilometroko distantzia lor daiteke.

Eguzkiaren laguntza

Bigarren kasua, eguzkiaren laguntzarekin (propagazio ionosferikoa) mundu guztiarekin berba egiteko erabil daiteke", adierazi dute.

Adibide moduan ipini dituzte Mexiko, Argentina eta halako herrialdetako irratizaleekin berba egitea lortu izan dutela egin izan dituzten irteeratan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak