Giharrak mugitzeko aukera, nagusiendako

Ubane Madera 2011ko otsailaren 14a

Nagusiei zuzendutako gimnasia eskaintza bikoitza du AUKEAk abiarazita, Musakolan eta Iturripen. 12,50 euro da hileroko prezioa, 7 euro gehiago abonatu ez direnendako. Horrez gainera, gimnasia terapeutikoa ere lantzen dute, Musakolan, hilero 34,50 euro ordainduta (7 euro gehiago abonatu ez direnek).

Gimnasia arruntari dagokionez, Musakolako kiroldegian  astelehen eta eguenetan dira eskolak, 10:15 edo 11:15ean; eta Iturripen, berriz, astelehen, martitzen eta eguenetan, 10:30 eta 12:00etan.

Gimnasia terapeutikoari dagokionez, berriz, eskolak Musakolako kiroldegian ematen dituzte bakarrik, astelehen, martitzen eta eguenetan. Hori bai, ahalmen fisiko mugatuagoa dutenei arreta berezia ematen diete. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak