Atzoko kontzertuaren gaineko xehetasun gehiago Asteleheneko GOIENA paperean izango duzue irakurgai.
Musika munduan hainbat urte daramatzaten Pascal Briggs, Sean Wheeler eta Zander Schloss musikariek kontzertu akustikoa eskaini zuten atzo Arrasateko Sala, Ibi eta Amaiarekin batera. Ez zen ikusle askorik izan eta tarteka nahiko hotza izan zen giroa. Emanaldi akustikoek arrisku hori daukate, baina jarrera zein sentimendu aldetik ezin zaie gehiago eskatu agertokitik pasa ziren musikariei. Agertoki gainera igo zirenek egiten dutenarekin izugarri gozatzen dutela argi utzi zuten, eta ikusleak gozarazten saiatu ziren. Gaur Azpeitiako Urtzi tabernan joko dute eta bihar, berriz, Arrasateko Gure Leku tabernan (19:00).
Atzoko kontzertuaren gaineko xehetasun gehiago Asteleheneko GOIENA paperean izango duzue irakurgai.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.