Ume asko jaio arren, Arrasateko bizilagun kopuruak behera egin du

Ubane Madera 2011ko otsailaren 11

Jaiotze-tasak gora egin du Arrasaten azken urtean; hala ere, eta nahiz eta kontraesana dirudien, herriko bizilagun kopuruak behera egin du. Hain zuzen ere, 22.011 bizilagun ditu gaur egun Arrasatek. Bestela esanda, iaz baino 53 lagun gutxiago, iaz 22.064 bizilagun zeuden-eta erroldan izena emanda.

Jaitsiera horren arrazoiak bi dira: jaio baino pertsona gehiago hil dela, eta emigrazioa immigrazioa baino handiagoa dela.

Jaitsiera ez da berezko joera

Hala ere, esan beharra dago 2010ean eman den jaitsiera ez dela lineala, hau da, ez da udalerriaren berezko joera. Orain bi urte, adibidez, errolda txikiagoa zen: 21.974 lagunekoa, justu.

Gorabeherak izaten ditu, beraz, Arrasaten bizilagun kopuruak, "batez ere atzerritarren joan-etorriak eraginda", adierazi du Jose Mari Balanzategi udal teknikariak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak