Gaur goizean goizetik ezinezkoa da Arrasateko Udalarekin komunikatzea. Biztanleen Arreta Zerbitzuko zein Udaleko gainerako zerbitzuetako telefonoak ez du funtzionatzen, linean matxura dutelako. Udalean jakinaren gainean daude, eta ahalik eta lasterren konponduko dute arazoa. Momentuz, erabilgarri dagoen telefono zenbaki bakarra Udaltzaingoarena da: 943 79 14 39.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.