Otsailerako hiru irteera antolatu ditu Besaide mendizale elkarteak

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko otsailaren 10a

Otsaileko egitaraua ekitaldiz lepo dauka Besaide mendizale elkarteak. Hiru irteera antolatu dituzte eta hirurek mendia helburu izan arren, euren artean ezberdinak diren irteerak izango dira.

Lehena Ondarroa eta Izpaster artekoa izango da. Otsailaren 20an izango da irteera eta izena eman ahalko da otsailaren 14, 15 eta 16an, 19:30etik 20:30era. Aste bukaera horretarako ere mendi eskia egiteko irteera antolatu du Besaidek. Candanchura joango dira hilaren 19an eta 20an eta mendi eskia egiten ikasi gura dutenendako ikastaroa izango da. Izena emateko egunak dira hilaren 14a eta 15a, 19:30etik 20:30era. 

Elur-erraketa ikastaroa
Azkenik, elur erraketak erabiltzen ikasteko irteera antolatu dute hilaren 26rako. Erraketak erabili ez dutenendako baina baita trebatuta daudenendako zuzenduta dago ikastaroa. Valdezcaraira joango dira eta 60 euro ordaindu beharko da –bazkideek 50 euro–.
Izena emateko azken eguna da otsailaren 16a –19:30-20:30–. Hiru irteeretan izena emateko Besaide elkarteak Garibai kalean duen egoitzara joan behar da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak