"Are gehiago, 1990ean ere jaiotze-kopurua oraingoa baino txikiagoa izan zen: 179 ume jaio zen 1990ean. Beraz, urteotako jaiotza kopururik altuena orain eman da. Akaso izango da bukatzear zegoelako 2.500 euroko txekea? Ba akaso bai, batek daki", adierazi du Juanito Barberanek, Hezkuntza Saileko teknikari-buruak.
Matrikulazioa behera
Argi dagoena da diruak eragin handia duela umeak ekartzeko edo hezteko orduan. Hala erakusten dute, esaterako, 0-2 urte bitarteko umeen matrikulazio datuek.
Adibidez, udal haur-eskolan, 0-1 urtekoen matrikulazioa nabarmen jaitsi da. "2008-2009an izan zen matrikulazio altuena: %30,76. Baina 2010-2011n%10aren bueltan geratu da". esan du Barberanek. Arizmendi Ikastolan, berriz, ez dute matrikulazioan jaitsierarik igarri.
Neskatila gehiago
Bestalde, jaio diren 199 umeen artean, bada datu kurioso bat: neskak gehiago dira, 108; mutikoak, 91.
Xehetasun gehiago, bihar, egubakoitza, Goiena Paperean.