Agurrak, zenbakiak, koloreak, tabernan eskatzeko edo bezeroei atenditzeko oinarriak, umeei edo pertsona nagusiekin berba egiten hasteko… bestela esanda "euskaran lehen pausoak emateko aukera eskainiko zaie" atzerritarrei Udal Euskaltegian, AISA ikastaroen bitartez.
Bi talde: goizez eta arratsaldez
Euskaltegikoen asmoa da bi talde sortzea: goizean bata eta arratsaldean, bestea. Gura dute astean lau ordu eman, guztira, 60 ordu bete arte. Ordutegiak eskatzaileen beharren arabera zehaztuko dituzte.
Izena emateko Udal Euskaltegira jo beharra dago: Arimazubi Plaza (943 79 70 77), Politeknikoaren ondoan. Edo Internetez ere egin daiteke: euskaltegi@arrasate-mondragon.net.