Ohorezko mailako Durango eta Hernani nor baino nor gehiago Mojategin

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko otsailaren 9a

Zapatu arratsaldean errugbia izango da protagonista Mojategin. Hasteko, Ohorezko B mailan jokatzen duten Durango eta Hernanik Errege Kopako sailkatze faseko bigarren partidua jokatuko dute (16:00). Durangok etxean jokatuko du, izan ere, Arrasatek eta Durangok indarrak batu zituzten denboraldiaren hasieran. Durangokoa lehen taldea da eta Arrasatekoa bigarrena. Eta gero, Euskadiko Liga jokatuko dute: Arrasate Kanpazar eta Zarautz lehiatuko dira (17:30).

Kopan B mailan diharduten taldeak euren artean lehiatzen dira, hiru taldez osatutako bi multzotan. Sei talde horietatik bi pasako dira hurrengo kanporaketara, A mailako taldeen aurka lehiatzeko. Aukera erakargarria da goi mailako jokalariekin lehiatzeko baina Durangok Kopa "lasai" hartu du aurten.

Kopan egotea bera sari bat da, Aratz Gallastegi Durangoko entrenatzailearen ustez: "Kopa oso lasai hartu dugu, mailaz jaisteko promozioan ez sartu izanaren sari modura. Zelaian probak egiteko aukera ematen digu eta asmo horrekin joango gara Mojategira".

Aurrera egitea, zaila

Kopan aurrera egitea zaila izango da, izan ere,lehen partidua galdu egin zuten Oviedoren aurka (44-26). Beraz, Durangok Hernaniren aurka irabazi beharko du zapatuan eta gero Oviedo eta Hernaniren arteko emaitza itxaron. Koparen osteko lana da garrantzitsuena, Gallastegiren arabera: "Taldeak funtzionatzen jarraitu behar du. Kopatik kanpo geratzen bagara, arlo fisikoa landu beharko dugu, hau da, gimnasioan ordu asko egin behar ditugu. Pisua hartu behar dugu eta giharrak indartu. Jokalariz jokalari neurtuta, alde handia dago; arinegiak gara".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak