Maalako biribilgunetik Kulturate parerainoko asfalto-lanak bukatuta, gaur goizean (eguaztena), San Frantziskotik Monterronerainoko zatia asfaltatzen hasi dira. Hain justu ere, Arbolapeta aldeko errepideko zoladura jasotzen eta zoladura berria botatzen dabiltza.
Zebrabideko aldapa samurtu
Behin hori eginda, beste aldera pasatu eta Monterron aldeko errepidean segiko dute lanean. "San Frantzisko biribilgunearen ondoko zulo batzuk konpondu eta Monterron pareko zebrabidearen aldapa samurtu behar dugu, autobusen azpiek lurra jo ez dezaten, eta astia ematen badigu, Zarugalde kaleko zuloak konpontzen hasiko gara", adierazi du Orsa enpresako obra arduradunak.
Bihar, Muxibarren
Hori gaur. Bihar, berriz, Muxibarko biribilgunera iritsiko dira Orsa enpresakoak. Kasu horretan, bai Otalora kaleko zati horretan, zein Zarugalde kalean dauden zulo batzuk konpondu behar dituzte.