Pilota taldearen bixiguek eta angula kiloak badute jabea

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko otsailaren 9a

Aurten ere azkar agertu dira Arrasate Pilota Taldeak eta Eguren arraindegiak antolatutako zozketaren sarituak. Gabonetan errifak barra-barra saldu ostean agertu dira bi bixiguen eta angula kiloaren jabeak: Kepa Urra eta Lourdes Mugika dira, hurrenez hurren. Bixiguen zozketa urtarrilaren 17an egin zen eta 0186 izan zen zenbaki saritua. Angula kiloa, berriz, otsailaren 5ean zozketatu zen eta 6717 izan da zenbaki saritua.

Sariak egubakoitz honetan, hilak  11,  banatuko dira Eguren arraindegian, 19:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak