'El Judio Errado' liburua aurkeztu dute Kulturaten

Arantzazu Ezkibel Galdos 2011ko otsailaren 9a

Alberto Pradilla liburuaren egilea eta 'Gara'-ko kazetari Martxelo Diazek liburuaren nondik norakoak azaldu zituzten. Aurkezpen lanak egiten, ostera, Ane Irazabal kazetari arrasatearra egon zen. Pradilla azken bi urteetan hamar hilabetez egon da Israelen bizi izaten; hala, hango gizartearen errealitatea jasotzen saiatu da liburuan. Kulturaten izan zen aurkezpena, areto nagusian.

Israelgo gizartea oso konplexua dela eta guztiz zatituta dagoela azaldu zuen Pradillak. Gaineratu zuen, Palestinarekin duten gatazka dela gizartea batzen duen arrazoi bakarra. "Irudi modernoa saltzen saiatzen dira, baina erlijioak izugarrizko pisua dauka gizartean", azaldu zuen.

Israeli boikota

Martxelo Diazek Euskal Herria Palestina sareaz berba egin zuen. Helarazi zuten mezua izan zen kanpotik Israeli boikota egin behar zaiola.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak