Moby Dick getxoztarraren eztarri urratua gaztetxean

Maider Arregi 2011ko otsailaren 8a

And then she became God's friend izeneko diskoa aurkeztuko du Moby Dick bakarlariak. Arrakasta izan zuen Bilbo Hiria musika lehiaketan eta harrezkero sona handia hartu du. Ahots bikaina dauka, urratua, eta sentimendu handiz abestu eta gitarra jotzen du. Musika adituek diotenez, grungearen semea da eta Mark Lanegan, Eddie Vedder eta halako musikari ospetsuen ahots garratzak gogorarazten ditu. Kontzertua, hilaren 10ean, 22:00etan, gaztetxean.


Internetez jaisteko aukera

And then she became God's friend izeneko diskoa aurkeztuko du Moby Dickek Arrasaten. Disko horretako kantuak dira, besteak beste, Find the blue key, meet the Wizard, Laid-back man, Venus in furs eta Flesh'n bones. Diskoa Internetez jaisteko aukera daukazue eta Creative Commons lizentzia du.
Kontzertua eguenean, otsailak 10, izango da, 22:00etan, Arrasateko gaztetxean. Otsaileko hurrengo eguenetarako ere badituzte kontzertuak hitz emanda: otsailaren 17an Quinteto de la Muerte talde gasteiztarra izango da, funk, jazz eta soul doinuekin; otsailaren 24an, berriz, Niños Velcro madrildarrek funk fusion generoko kantuak eskainiko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak