Otalora, Zarugalde, eta Azoka kaleak tarteka itxita, martitzenetik eguenera

Ubane Madera 2011ko otsailaren 8a

Datozen egunotan Maalako biribilgunetik hasi eta Muxibarko biribilguneraino asfalto lanak egin behar dizute, 08:00etan hasita. Hain zuzen ere, bihar, martitzena, Maalako biribilgunetik Uarkapera arteko errepide zatian jardungo dute; etzi San Frantziskoko biribilgunetik Monterroneraino eta eguenean, Monterronetik Muxibarrera artean, Otalora kalea eta Zarugalde, biak barne. 

Hori horrela, gomendioa da Otalora ingurura sartzeko bide alternatiboak erabiltzea datozen egunotan: Nafarroa etorbidea (San Andres auzotik zehar sartzeko) edo saihesbidea, adibidez, (Fagorretik zehar sartzeko).

Izan ere, udaltzainak ibiliko dira zirkulazioa bideratzen. Baina baliteke tarteka errepidea itxi behar izatea, “Muxibarren eta Maalan”, Jose Luis Etxeberria udaltzainburuaren esanetan. Era berean, Maala eta Monterron artean aparkatuta dauden autoak kendu egin behar direla ere aditzera eman du udaltzainburuak, eta inguru horretan “autoa ahalik eta gutxien” erabiltzea ere gomendatu du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak