Gabonetan errifak saltzen aritu ostean, Arrasate Pilota taldeak joan den zapatuan, otsailak 5, egin zuen angula kiloaren zozketa. Bada, ohar baten bidez jakinarazi dutenez, 6717 da zenbaki saritua. Zenbaki hori duenak Eguren arraindegiarekin edo Arrasate Pilota taldearekin jarri behar da harremanetan. Edo bestela, Uarkape pilotalekura ager dadila 18:00etatik 20:00etara. Antolatzaileek eskerrak eman gura dizkie zozketan parte hartu duten guztiei.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.