Institutuko gazteek euskararen alde lip duba grabatu dute

Maider Arregi 2011ko otsailaren 7a

Arrasateko institutuko 12 eta 18 urte bitarteko ikasleek lip duba grabatu dute. Euskarari atxikipena eman nahi izan diote horrela. Grabaketa institutuko bi egoitzatan egin dute DBH eta batxilergoko ikasleek.

Erabilitako abestia, iazko korrikaren abestia da. Gogoratu, aurtengo Korrikak, Euskalaklip lehiaketa abian jarri duela. Korrikaren 17. edizioa Trebiñun hasiko da apirilaren 7an eta Donostian bukatuko apirilaren 17an. Debagoienera, apirilaren 14an iritsiko zaigu. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak