Jonathan Perezek urrezko domina lortu du Gipuzkoako txapelketan, hamabigarrenez (4,91 metro)

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko otsailaren 7a

Jonathan Perezek  hamabigarrenez lortu du Gipuzkoako urrezko domina, pertika jauzian markarik onena egin ostean. Asteburu honetan 4,91 metroko marka egin du Anoetako pista estalian. Perezek Valentzian jokatuko den Espainiako txapelketan izango da –martxoan izango da hori–; egun Espainiako ranking-ean hamargarren lekuan dago. Hala ere, bigarren aukerei itxaron gura ez badu 4,95 metroko jauzia egin beharko du asteburu honetan. Izan ere, Euskadiko txapelketa jokatuko da. Kontuan izan behar da Euskadin 4 metroetatik gora oso atleta gutxik egiten dutela salto.

Bestalde, Maialen Axpek 3,65 metroko jauzia egin du eta hirugarren geratu da kadete mailan. Haren atzetik Malen Ruiz de Azua geratu da, 3,40 metroko jauziarekin. Asteburu honetan Euskadiko txapelketa jokatuko da Anoetan bertan, gorengoen mailan. Euskadiko federazioak jarritako minimoak gainditzen duten atletek hartu ahalko dute parte: han egongo da Jonathan Perez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak