Istripua, Santa Ageda parean

Ubane Madera 2011ko otsailaren 7a

Izotzak eraginda, istripua gertatu da GI-2620 errepidean, Gesalibar auzoaren parean. Herrizaingo Sailak jakinarazitakoaren arabera, Aramaiotik Arrasaterako noranzkoan Peugeot 306 markako auto bat, irrist egin, eta farola baten kontra joan da. Autoa errepidean dago oraindik, eta gidariari arreta egiten dabiltza osasun langileak. "Buruan eta bizkarrean kolpeak dituela-eta kexu da", adierazi du Ertzaintzak. Errepidea ez dago moztuta, "baina kontuz gidatu behar da".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak