Lider jarraitzeko balio duen garaipena lortu zuen Ford Mugarrik

Txomin Madina Milikua 2011ko otsailaren 5a

31-29 irabazi zuten zapatuan Ford Mugarriko mutilek Romoren kontra. Norgehiagokaren lehen minutuak parekatuak izan ziren arren, hortik aurrera arrasatearrek hartu zuten kontrola, eta hiru goleko aldearekin joan ziren atsedenaldira.

Bigarren zatian nagusi jarraitu zuten etxekoek, baina azken bost minutuetan bizkaitarrek aldea murriztea lortu zuten. Edu Orgaz arrasatearren entrenatzailearen esanetan, min hartuta dagoen Josu Herrero falta arren, gainerako jokalariek nahiko lan ona egin zuten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak