Mondrako neskek ez zuten gupidarik izan Mojategin

Txomin Madina Milikua 2011ko otsailaren 6a

Euren errekorra hautsi dute Mojategin jokatutako partiduan: bederatzi gol egin dizkiote Hondarribiako taldeari, arrasatearrek inoiz lortutako markarik onena.

Azken emaitza ikusita pentsa daitekeena baino gehiago kosta zitzaien arrasatearrei lehen gola egitea. Partidua hasi eta hamar minutura heldu zen etxekoen lehen sareratzea eta Eider Zeziaga izan zen beronen egilea. Hamar minutu beranduago Zeziaga bera izan zen bigarrena markatu zuena.

Gol festa

Lehenengo zatia bukatu aurretik, beste bost gol egin zituzten Jon Zuloagaren neskek, eta bigarren zatian, bi gehiago. Maitane Roak denera bost gol sartu zituen eta Tania Diazek eta Lide Zubiagak bana. Garaipen honekin bigarren dira arrasatearrak, lider den Zarautzekin puntutan berdinduta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak