Feminismoaren gaineko ikastaroa 15ean hasiko da

Leire Kortabarria 2011ko otsailaren 7a

Euskal Herriko mugimendu feministaren historia eta teoriara hurbiltzeko ikastaroa antolatu du Arrasateko Emakume Txokoak, eta izena ematera animatzen du, hilaren 15ean hasten da-eta.

Otsailaren 15ean, 22an eta martxoaren 1ean izango dira jardunaldiak (17:30-20:30).

Helburuak hauek dira: mugimendu feminista gertuagotik ezagutu, oinarrizko kontzeptuak argitzea eta mugimenduaren inguruan egon daitezkeen aurreiritzien eta topikoen lanketa; feminismoaren oparotasuna ezagutzea; garatu diren tendentzia eta feminismoa ulertzeko modu ezberdinen aurkezpena eta gerturatzea; Euskal Herrian feminismoak izan duen bilakaera eta garapena ezagutzea; eta feminismoak egindako ekarpen bariatua ezagutzea. Baita gai ezberdinen inguruan herritarren iritzi eta aportazio feministak jasotzea ere.

Hauek izango dira edukiak, saioz saio:

1.Saioa: Mendebaldeko mugimendu feministaren sorrera eta bilakaera XVII. mendetik XXI. mende atarirarte.

Data: Otsailaren 15ean, martitzenean

Edukiak:
- Menbebaldeko mugimendu feministaren bilakaera azaltzen duten olatuen azalpena (aurrekariak; sufragistak eta sozialista feministak; Simone de Beauvoir; II olatua (Betty Friedan eta feminismo liberala estatu batuetan; feminismo radikala; berezitasunaren feminismoa)
- Feminismoren tendentzia ezberdinak: berdintasunarena, berezitasunarena, feminismo sozialista, feminismo radikala, euskal feminismoa, feminismo transfeminista…
- Autore feminista ezberdinen testu eta idatzien lanketa.
Hizlaria: Edurne Epelde Pagola

2. Saioa: Euskal Herriko mugimendu feministaren historia (1. atala)

Data: Otsailak 22an, martitzenean

Edukiak:
- Euskal herrian 70. hamarkadatik egungo garai arte feminismoaren bilakaera.
- Feminismoaren sorrera: iparraldeko feministak; hegoaldeko hastapenak; jardunaldi feministak.

3. Saioa: Euskal Herriko mugimendu feministaren historia (2. atala)
Arrasaten eta inguruan mugimendu feministaren bilakaera. Azken hamarkadetan mugimenduaren ibilbidea.

Data: Martxoak 1ean, martitzenean

Iraupena: 3 ordu
Edukiak:
- III. Jardunaldi Feministetatik gaur egun arte mugimendu feminista Euskal Herrian.
- Eta Arrasaten zer? Zein talde feminista existitu izan dira?
- Noiz eta zein testuingurutan sortu zen Arrasateko emakume asanblada? Zein izan zen bere bilakaera?
- Gaur egungo mugimendu feminista Euskal Herrian.

Hizlariak: Edurne Epelde Pagola eta Miren Aranguren Etxarte

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak