Unai Aranburu kapitainaren ustez, epaileak eragin handia izan du talde arrasatearrarengan: 3 jokalari kaleratu ditu. Hori gutxi balitz, Agirrezabal eta Serbide jokalariak lesionatu egin dira; biak ala biak buruko golpeak jaso dituzte eta bekokia zabalduta, pare bat puntu jaso behar izan dituzte.
Hala ere, Aranburu kapitainak dio "partiduan aurpegia eman dutela, indartsu ibili direla eta jokoaren ikuspuntutik, zapore onarekin bueltatu direla".