Mozorrotzeko deia zabaltzeaz gain, aurten ere koadrilei karrozak egitera deitu die jai batzordeak. Karrozak egiteko aukera dago gaztetxean, otsailaren 27tik martxoaren 3ra arte –azken egun horretan 17:00ak arte egongo da zabaik gaztetxea–. Martxoaren 5erako egitaraua ere atera dute, eta aurten ere bazkari herrikoia da ekitaldi aipagarriena: Uarkapen izango da bazkaria; txartelak salgai daude Basati, Iluntz, Monte eta Kajoi tabernetan, 20 eurotan.
"Kalejiran batukadak, txarangak eta zuk girotuko dituzu mondraueko kaleak". Aratusteetako jai batzordeak martxoaren 5a herria osoa mozorrotzeko deia egin du aurten ere. Egitarauan ez da aldaketa handirik izango; ez dago horretarako beharrik: 12:30ean pregoia egingo dute Biteri plazan –Gasolineran– eta ondoren kalejira egongo da. 14:30ean hasiko da herri bazkaria, Uarkape pilotalekuan eta bazkalostean, ohikoa denez, banatuko dira mozorro, karroza eta taberna onenari dagozkion sariak. Gero, ekitaldi "berezi" baten ostean, kalejira egingo dute. Hortik aurrerakoak ez dituzte egitarauan zehaztu...