Otsailaren 5etik aurrera erabili ahalko dira Musakolako kiroldegiko bi pilotalekuak. Kiroldegiko beste gune batzuetan gertatzen den moduan, estalitako bi pilotaleku horiek sabaian emandako arazoak direla-eta egon dira itxita. Sabaitik harrizko zatiak jausten ziren noiz edo noiz eta erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko zonalderik kaltetuenak konpondu dituzte dagoeneko. Bihartik aurrera, beraz, esku pilotan zein frontenisean jokatu ahalko du gura duenak.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.