Zaldibar futbito txapelketa ligako bigarren fasea eta kopa berritasunekin datorrela. Ligari erreparatuz, B liga sortu dute, zortzi onenen artean geratzen ez direnak jokatzen jarraitzeko aukera izan dezaten. Bada, Kopari dagokionez, antolatzaileek jakinarazi dute otsaileko azken bi aste bukaeretan jokatuko dela txapelketa osoa. Otsailaren 19an final zortzirenak jokatuko dira –sei partidu– eta hilaren 20an final laurdenak –lau partidu–. Final erdiak, berriz, otsailaren 26an jokatuko dira, goizean. Azkenik, final handia egun berean jokatuko da, baina arratsaldean.