Emakume Txokoak jolasaren eta gorputzaren sormen ikastaroa egingo du

Arantzazu Ezkibel Galdos 2011ko otsailaren 3a

Otsailaren 16tik martxoaren 31ra izango da 'Jolasaren eta gorputzaren bitartez sortzea' ikastaroa, eguaztenetan, 18:00etatik 21:00etara. Gazteleraz izango da eta prezioa da: 37 euro langileek, 25 euro langabetuek eta 42 euro Arrasaten erroldatuta ez daudenek.

Bizipen ikastaro bat da, pinturaren bidez askatzeko eta naturaltasuna bizitzeko; jolasten duzula sortzea; behatzen duzula hausnartzea eta interesa agertzea sormenaren prozesuan eta ez emaitzan. Ez da beharrezkoa eskarmentua izatea pintura kontuetan ikastaroetan parte hartzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak